I3 proiektua (Integrated Infrastructures Initiative), Europar Batasuneko VII. I+G Programak finantzatua (605243. diru-laguntza hitzarmena).
Web orria:
Hasiera data:
2013.04.01
Aurreikusitako amaiera data:
2015.03.31
Iraupena:
24 hilabete
Guztizko aurrekontua:
72 milioi euro (Europaren finantzaketa: 41 milioi euro)
Parte-hartzaileak:
Europako 39 sare akademiko eta ikerketako nazional, eta 2 erakunde: DANTE (proiektuaren koordinatzailea) eta TERENA, sare akademiko eta ikerketakoek osatuak.
Proiektuan hirugarrenek ere (“third parties”) parte hartzen dute, kideekin harremanak badituzte – esate baterako, Espainiaren kasuan, RedIRIS-ekin afiliatutako hiru erakundek parte hartuko dute: Murtziako Unibertsitateak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Fundació I2CAT-ek.
Bestalde, proiektuak Deialdi Ireki bat ere (“Open Call”) zabaldu du, 3 bat milioi eurokoa. Bertan, irabazi asmorik gabeko erakundeen proposamenak eskatzen ditu, aurreikusitako jarduerak garatzen laguntzeko.
Jarduerak:
NA (Networking Activities – komunitatearekin lotutako jarduerak) - Proiektua kudeatu eta koordinatzen du (NA1), eta honakoez ere arduratzen da: komunikazioa eta promozioa (NA2), joeren analisia (NA3), nazioarteko harremanak eta negozioaren garapena (NA4)
SA (Service Activities – zerbitzu jarduerak) – Zerbitzu mota hauek biltzen ditu: sareko enborreko zerbitzuak (SA1), zerbitzu gisako froga plataformak (SA2), sareko zerbitzuak (SA3), sareko laguntza zerbitzuak (SA4), aplikazio zerbitzuak (SA5), zerbitzuen operazioa eta kudeaketa (SA6) eta "cloud" zerbitzuei laguntza (SA7)
JRA (Joint Research Activities – ikerketa jarduera bateratuak) – Honakoak biltzen ditu: 2020 Horizonterako sareko arkitektura (JRA1), aplikatzeko zerbitzu espezifikoetarako teknologia (JRA2) eta GÉANT zerbitzuetarako nortasun eta konfiantza zerbitzuak (JRA3)