RedIRIS-ek proiektuari bere ekarpena egiten dio:

  • Proiektua koordinatzen
  • Proiektuaren froga plataforma (FI-WARE Testbed – "FIWAT") zabaldu eta abiarazteko funtsezko funtzioarekin, baita Berrikuntzarako Laborategi Irekian ere (OIL, Open Innovation Lab). Horretarako, zerbitzarien azpiegitura handia zabaldu da RedIRIS-NOVA-ra konektatutako datuak prozesatzeko zentroetan. Ezinbestekoa izan da hiri adimendunetako ("smart cities") udal aitzindarien laguntza, esate baterako, Málaga, Sevilla eta Santanderrekoak. Gainera, hiri horietako unibertsitateen ekarpenarekin batera, euren hirietan aplikazio berriak sortzeko ETEen parte-hartzea sustatu nahi dute.
  • Hedapen lanetan laguntzen du, bereziki frogen plataformak eskaintzen dituen aukerak ezagutarazteko, haren erabilera sustatze aldera
  • RedIRIS-ek egindako langile ekarpena gutxi gorabehera proiektuaren iraupenerako lanaldi luzeko langile batekoa da